Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Martxoa 2009

IritZi aRtiKuLua 2

maialen_19 11/03/2009 @ 20:10

Iritzi artikulua: Umea etxean edukitzeko aukera.
• Artikulu honetan, haurra etxean erditzen duten emakumeei buruz hitz egiten da. Emakume hauek umea etxean edukitzea erditze aurretik erabakitzen dute eta bi emaginek laguntzen diote.
Kasu honetan, Marta Iraurgiren istorioa kontatzen digute, bere bi semeak etxean edukitzea erabaki zuen emakume bat, ospitaleei beldur dielako. Prozesua azaltzen du, haurdunaldiak iraun bitartean emaginekin hirutan biltzen direla (etxea ezagutzeko, emaginak emakume horrekin lan egin nahi duen ala ez erabakitzeko, larrialdi baten bat gertatuko balitz zein ospitaletara jo jakiteko …) eta momentua iristean emaginak edozein ordutan etxera joaten dira erditzea gainbegiratzeko. Lehenik, bainuontzian haurra izatea pentsatu zuen Martak baina azkenean, sukaldean erditzea hobe zela erabaki zuten, ez baitzegoen eroso bainuontzian. Hau Martaren bigarren erditzea izan zen etxean eta lehenengoa baina lasaiagoa baina mingarriagoa izan zela azpimarratzen du, bi erditzeetan jende bera egoteak lagundu diola ere uste du, bi emaginak, senarra eta lagun bat. Bigarren erditzera seme txikia gonbidatu zutela ere dio baina ez zuela nahi izan. Bi haurrak osasuntsu eta indartsu jaio zirela dio.
Erditzeko era hau aukeratzeari buruz, ama eta umearen arteko afektibitate loturak errespetatu behar direla defendatzen dute, jaiotzeko erak pertsona baten izaera markatzen duelako bizi osorako eta ospitalean hori ez dela errespetatzen diote, haurra jaiotakoan amaren ordez medikuen (ezezagunak haurraretzat) eskuek ukitzen dutelako lehenengo. Beste arrazoietako bat bakoitzaren etxeko goxotasuna da, ama bere espazioan eta lasai sentitzea, presiorik edo artifizialtasunik gabe, erditzea tradizionala eta naturala izatea. Zerbitzu honegatik 1500 euro inguru kobratzen dituzte emaginek baina nire iritziz ospitaleak berak eman beharko luke zerbitzu hau, gurasoek nahi izan ezkero gutxienez etxean bertan haurra izateko posibilitatea eduki zezaten.
Nire ustez, ondo dago guraso bakoitzak seme alabak non jaioko diren erabakitzeko aukera izatea, baina era berean uste dut arazorik egongo balitz seguruagoa dela ospitalean bertan egotea, umeak edo amak arazorik balute hobeto kontrolatuko lituzketelako ospitalean, baliabide gehiago baitituzte.

kRitiKa LiteRaRioA 2

maialen_19 11/03/2009 @ 20:10

Kritika literarioa: Amelia.
• Testu hau Josu Narbarte Hernandezek idatzia da, ez dakigu asko berari buruz, Urruzuno literatur txapelketara aurkeztu zuen “Amelia” testua eta irabazi egin zuen. Txapelketa hau urtean behin ospatzen da, 3. DBHtik batxilergoko bigarren kurtsoko ikasleetara zuzenduta dago. Txapelketaren ideia Euskara espresioak eta sentimenduak adierazteko tresna bezala erabiltzea da.
Istorio honetan 2 protagonista daude, lehenengoa Amelia bera. Gau batean Ameliak bere bilobaren ohar bat jasotzen du, lotara etorriko ez dela dioena eta kezkatu egiten da biloba gaizki hezi duela uste duelako. Azkenean hain gaizki egien ez duela erabakitzen du eta lotara doa. Gau hartan, hil egiten da bihotzekoak jota. Hurrengo goizean, Sarak, bere bilobak (2.protagonista) hilda topatzen du etxean. Sara bakarrik sentitzen da, Amelia zuelako gertuko senide bakarra, ama hil eta aitak abandonatu egin zituelako, ama haurdun zegoela. Amaieran, Sara bere mutil lagun Gorkarekin dago eta honek betiko biak batera egongo direla zin egiten dio.
Asko gustatu zait, istorioa oso bihozbera zelako eta Sarari gertatua gertatuko balitzait nola sentituko nintzatekeen pentsarazi didalako.

KritiKa LitErAriOa

maialen_19 11/03/2009 @ 20:08

Iritzi artikulua:Lekuak
Testu honen idazlea Bernardo Atxaga Gipuzkoarra da. 1951an jaio zen Asteasun. Berez, Bernardo Atxaga goitizena da, idazle-izena; egiatan, Bernardo Atxaga Joseba Irazu Garmendia deitzen da. 80.hamarkadan hasi zen lehenengoz idazten, baina horren aurretik beste lan batzuetan ere lan egindakoa da, irratian esaterako. Bere obretako batzuk, Obabakoak abididez, atzerritar hizkuntzetara itzuli dira.
Lekuak testuan, Euskal herriak, euskaldunok eta euskarak erdi arotik gaur egunera izan duten bilakaera azpimarratzen du; inguruko herriek nola ikusten gaituzten (nekazari ezjakinak bezala) eta zergatik iritsi garen puntu honetara. Ideia honen aurka Atxagak “Euskal hiria” proposatzen digu, Euskal herriko bizimodua modernoagoa bihurtzeko era bat, edo gutxienez euskaldun estereotipatua balio gabe utziko duen euskaldun berri bat sortzeko ideia.
Testuri buruz, nire ustez ezin da Euskal hiri hori sortu, dagoeneko Euskal kultura oso kutsatuta dagoelako eta oso zaila delako kanpoko jendearen fijazio horiek ezabatzea. Hala ere bat nator idazleak euskaldun nekazarietaz duen iritziarekin eta aldatzea egokia izango litzateekela uste dut, Euskal herriak aurrera egin duela erakustarazteko.

IritZi aRtiKuLua

maialen_19 11/03/2009 @ 20:06

Iritzi artikulua: Omenaldi beroa jaso dute
Francoren bataloietan behartuta aritu zirenek.
• Urtero, Memoriaren bideak elkarteak, ekitaldi bat antolatzen du Igariko gainean, Frankoren diktadurak iraun zuen urteetan behartuta lan egiten egon ziren atxilotuak gogorarazteko. Aurten, gizon emakume bakoitzari lore sorta bat eta oroigarri bat eman diete.
Gizon emakume hauek Igaritik Bidazkonzerainoko errepidea eraikitzera behartuak izan ziren 1939 eta 1941 urteen artean, gerra zibilaren ondoren. Espainiako beste puntu batzuetan gauza bera egiten zen, 1939tik 1945era bitartean, kartzelan zeuden gizon gazteak, komunistak edo erregimenaren aurkakoak izateagatik atxilotuak, estatuaren aldeko lanak egitera behartu zituzten eta egoera txarrean bizi izatera derrigortu.
Pertsona hauetako bat da Fermin Uribe, gaur egun 89 urte ditu, beraz orduan hogei urte inguru izango zituen. Errepideak eraikitzen egon zen garaiaz gehienbat gosea eta hotza gogoratzen ditu. Bizitza gogorra zela dio eta askotan jateko ere ez zutela izaten. Beste omendu batek, bi urteko soldata zor diotela eta ordain diezaiotela eskatzen du. Orokorrean omendu guztiek ikuspegi antzekoa dute han bizitako urteei buruz, gogorrak izan zirela eta animaliak balira bezala tratatu zituztela. Urte haien amaieran askatasuna besterik ez zutela nahi diote.
Adibide gisa Felix Padinen historia kontatzen digute, gizon hau 1919an jaio zen Bilbon, 1937an Kartzelara eraman zuten eta sei urtez gatibu egon ondoren Miranda de Ebroko (Burgos) kontzentrazio esparrura bidali zuten. 1940.urtean, handik Iruñeara eta Iruñeatik Igarira eraman zituzten, hasieran kanpaina denda batean bizi ziren; gero,etxe zahar batean. Egunero ia hamazazpi orduz lan egin ondoren, jateko ogi zati bat eta platano erdia ematen zieten eta horren eta bizitza egoera zailen ondorioz asko eta asko gaixo hil ziren, beste batzuk ihes egiten saiatu eta harrapatu ezkero, erail egiten zituzten. Felixek daukan oroitzapen on bakarra emaztegaia bisitan etorri ziezaionekoa izan zen.
Nire ustez, ondo dago hau bezalako ekitaldiak antolatzea, benetan gaizki pasa zuen jendea gogoraraztea eta beraien historia entzutea, bestela berriro gerta litezkeelako horrelako ankerkeriak.